Ondarroan sei zubi daude, bost hirigunean eta seigarrena Errenderi auzoan, Artibai ibaian gora. Bostehun metrotako ibilbidean bost zubi aurkitzen ditugu, ibaiaren bi aldeak lotzeak betidanik eduki duen garrantziaren seinale. Horietatik entzutetsuena Zubi Zaharra da.
Ondarroako ezaugarri eta leku ikusgarri bat izanik, da sarean kontsulta daitezken web orrialde gehienetan agertzen da, turismoarekin edo administrazioarekin lotutakoak gehient, eta batean zein bestean sartu, 1795ean eraiki zela diote! Ezjakintasun hau benetan harrigarria da, orain dela hogei urte Ondarroako Historia Zaleen elkarteak argitaratutako “Ondarroako Historia Marrazkietan” liburuan, 1691rako eginda zegoela iradokitzen baitzuen, agiri eta iturri ezberdinetan oinarrituz. OHZko kideek zehazten zutenez, udal batzaren erabakia 1689koa izateak ez zuen esan nahi bere eraikuntza urte berekoa izan behar zenik, baina bai beranduen beranduen 1704rako eginda egon behar zela, Henao hil zen urterako, hain zuzen. Honek, “Averiguaciones” liburuan Ondarroako armarria deskribatu zuen, bi arkudun zubia aipatuz. Beraz, Henao hil aurretik harrizko zubia eginda zegoen, bai ala bai.
Oraintsuago, Bizkaiko Foru Aldundiko Artxiboak argitaratu duen ikerketa batek, egiazko data 1689koa dela egiaztatzeko hainbat datu eta agiri aurkezten ditu. Ondarroako Udal Batzaren Erabakien Liburuan zera irakurri ahal da 1689 uztailaren 24an:
“En la sala y consistorio de la casa del conçejo desta noble villa de Hon/darroa, dia domingo que se quentan veinte y quatro dias del mes de jullio/ de mill y seisçientos y ochenta y nuebe años... estando juntos y congregados a son de campana tañida como/ lo han de vso y costumbre para tratar y conferir cosas tocantes/ al serbiçio de las magestades dibina y vmana y bien vtilidad de las/ cosas tocantes a esta dicha villa....
Lo primero que, por quanto ay en la juridiçion desta dicha villa vna puente/ en la ria y canal della, sitio y parte pasajera desde esta dicha villa a la/ otra parte a las partes de la noble probinçia de Guipuscoa y otras, la qual,/ por ser madera, los mas de los años a causa de las grandes abenidas (lerroen artean: ruina) y lleba/ el agua, de que resultan considerables gastos y daños, y respeto de que/ la dicha villa no se allaba con medios por no tener propios y rentas sino/ tierras baçias para poderla labrar y haçer de piedra, (...) En cuya consideraçion consideraçion (sic) y de otros motibos/ que se representaran, piden y suplican (al rey, nuestro señor,/ que Dios guarde,) le conceda la facultad para poder bender y enajenar/ las dichas tierras para el efecto referido en consideracion de los motibos/ tan justos y utilidad tan conoçida…”
Erabakien liburua. BFAH – Udaletakoak - Ondarroa 0105/001
Artikulu osoa irakurri nahi duenarentzat, hona hemen esteka:
https://web.bizkaia.eus/documents/7171139/0/Real+Provisi%C3%B3n+a+Ond%C3%A1rroaBeraz, harrizko zubia ez da 1795ekoa, 1689koa baizik, ehun eta piku urte lehenagokoa hain zuzen. Eta komeni da akatsa lehenbailehen zuzentzea, copy pastean oinarritutako gida turistikoek egi historikoa ez dezaten azpiratu.